Jaiak hurbiltzen ari diren heinean, prestaketak aurrera doaz. Horrela, bi urtetik behin ohi duen moduan, Gure Txeru elkarteak haur danborrada egingo du abuztuaren 7an.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko haurrek har dezakete parte danborradan. Horretarako, bihar, uztailak 9, eman beharko dute izena lehen entseguan. 19:00etan izango da Berdura plazan.

Astean bi entsegu egingo dituzte, asteartetan eta ostegunetan, 19:00etatik 20.00etara. Antolatzaileek gogorarazi dute gerrikoa haurrek eraman behar dutela.