XXXI. Plentziako Ikurrina jokatu zen larunbatean, Xabier Aranaren omenez egiten dena. Azken asteetako bideari jarraituta, emaitza hobetu du Getariako Arraun Elkarteak, laugarren postua lortuz. 20:26,67 behar izan dute estropada amaitzeko. Horri esker, bederatzi puntu gehiagorekin, zazpigarren jarraitzen du sailkapen orokorrean, seigarren dagoen Pedreña baino bi puntu gutxiagorekin.

Klubeko ordezkariek sare sozialetan adierazi dutenez, “egundoko estropada egin dute arraunlariek, eta askoz talde indartsuagoei arraunean eginez irabazten ari zazkie”.

Atzeko lana

Getariako Arraun Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide diren Eugenio Camio eta Jose Manuel Etxaberekin hitz egin zuen pasa den astean Urola Kostako Hitzak. 40 urtetik gora daramate biek jardun horretan.