Asteburuan ekin diote batzuek San Fermin jaiei Iruñean, Lesakan zein beste hainbat herritan. Getariara, berriz, gaur iritsi dira, Urritza Aisialdi Elkartearen eta udaleku irekietako zein Txiki Txokoko umeen eskutik. Eguerdian udaletxean txupinazoa bota eta urezko puxikekin jolasean ibili dira haurrak, gero kalez kale eskatu dute balkoietatik ura botatzeko.