Gaztetapetik Malkobera I. San Anton Itsas Zeharkaldia zuten egitekoa gaur goizean. Itsasoaren egoera tarteko, ordu erdiz atzeratu dute proba lehenik, eta hobera egiten ez zuela ikusita, antolakuntzako eta Gurutze Gorriko kideek Malkorbera aldatzea erabaki dute azkenean. Guztira, 365 igerilarik hartu dute parte, horietako batzuk kexu aldaketarekin, beste zenbait lasaiago.

Malkorben egindako hiruki formako probaren ondoren, hauek helmugaratu dira lehenak:

Gizonezkoak: 

  1. Nikolas Illarramendi (0:21:48)
  2. Luis Goñi Iradi (0:21:52)
  3. Xabier Gordoa Aspiazu (0:21:55)

Lehen getariarra Manuel Aranguren izan da.

Emakumezkoak:

  1. Ana Vega Valencia (0:23:45)
  2. Nerea Santos Sastre (0:24:31)
  3. Usoa Ostolaza Zabala (0:25:22)

Lehen getariarra Nerea Arregi izan da.