Musika eskaintza izango da asteburu honetan ere Katrapona plazako kantinan. Oraingoan Zarauztik helduko dira biharko emanaldietako taldeak, izan ere, Blue Beans eta Pig&Kissek joko dute. Kontzertuak 20:30ean hasiko dira.

Igandean beste emanaldi bat izango da, Azkaiter Pelox hirukote bergararrarena. Kontzertu hau goizago hasiko da, 19:00etan, hain zuzen ere.

Bakarrizketa

Datozen jai egunak aprobetxatuz, kultura eskaintza handitu egin dute Katrapunako kantinan. Horrela, datorren asteazkenean, uztailak 24, 40 urte eta aldapan behera niek bakarrizketa saioa egongo da 21:30etik aurrera.