Atzo ekin zioten Sarek antolatutako #Orainpresoak bizikleta martxari Luhuson. Hiru eguneko ekimen honen bitartez, Luhuso eta Gernika batzeko asmoa dute antolatzaileek, “elkarbizitzaren eta bakearen sinbolo bilakatu diren bi herri”. Konponbidean pausoak emateko unea dela uste dutelako antolatu dute martxa.

Hiru etapa ditu egitasmoak: lehena atzo egin zuten Luhuso eta Zarautz artean; bigarrena gaur, uztailak 20, izango da Zarauztik Lekeitiora; eta bihar Lekeitiotik Gernikara joango dira.

Lehen etapan hainbat getariar izan ziren eta nahi dutenek herrian bertan izango dute martxarekin bat egiteko aukera gaur, izan ere, 09:45ean Zarauztik irten eta Getariarako bidea hartuko du. 10:15ean egingo diote harrera Ubiri inguruan.

Argazkia: Noaua.