LISIPE – Kontrako eztarritik

Uxue Alberdi

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak idatzitako liburua da oraingoan aurkezten dizueguna. Gaur egun plazetan aritzen diren hamabost bertsolariren testigantzetan oinarrituta idatzi du saiakera hau, nola sentitzen diren adierazteko.

Emakume bertsolariek beren jardunean jasaten dituzten gutxiespena  eta eraso sexistak azaltzen ditu liburu honetan, hain zuzen; eta solasaldi  horietan jasotako testigantzetan oinarrituta, emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten hogeita bi mekanismo zerrendatu ditu. Hauek bertsolaritzara aplikatu baditu ere, edozein arlotan aurkitu ohi ditugunak dira, eta beraz, edozeinek irakurtzeko moduko liburua da.

Orain arte iñor gutxi ausertu ez den eremu bat ukitu du Uxuek liburu honekin. Gai sensiblea da, bai,  eta bete betean asmatu du. Hautsak harrotu ditu dagoeneko eta denborakin emaitzak emango ditu liburu honek.