https://www.facebook.com/655109037849590/videos/2319193751499007/

Oraingo eta garai bateko urritzakideak batu zituen atzo jaietako bandera igoerak Getariako udaletxean. Horrela, bandera igo duen lehen taldea izan da, orain arte jaitsieran ematen baitzitzaien protagonismoa herriko pertsona edo eragileei.

Duela urteak aisialdi taldean ibilitako Gaizka Zulaikak hartu zuen hitza, plazan zeudenetako asko Urritzan ibiliak zirela eta orain haien umeak dabiltzala gogora ekarriz. Lehen udalekuak orain 25 urte antolatu zituztela azaldu eta Eneritz Abruzaren egitekoa nabarmendu zuen. Egungo hezitzaileen izenean Gaizka Gorostiagak hitz egin zuen, 2013an lekukotza hartu zutela zehaztuz, “umeak ginela Urritzarekin asko disfrutatzen genuelako”. Taldea gero eta handiagoa eta indartsuagoa dela adierazi zuen.

Arratsaldeak utzitakoa

Jaietako lehen eguna igaro da. Gozatu ederra hartu zuten atzo gazteek zein umeek. Azken hauentzat haur parkea izan zen arratsaldean frontoian, argazkietan ikus daitekeenez.

Gainera, 20:00etan, brindis feminista egin zuten txosnetan. Duela bi urte izandako erasoa ekarri zuten gogora, halakorik berriro ez gertatzeko aldarrikatuz.