Getariako Musika Bandaren dianak eman dio hasiera Salbatore Deunaren Egunari. Meza Nagusia bukatuta, ohorezko aurreskua dantzatu die Haritz Alberdi alkateak herritarrei. Udaletxe azpian izan dira Udaleko zinegotzi guztiak.

Berehala hasi da Bandaren kontzertua Harritarten. Jende ugari batu da, eta emanaldiak aurrera egin ahala, gehitzen joan dira herritarrak. Hasiera-hasieratik animatua izan da kontzertua, gaurko gaia den 80ko hamarkada izan duelarik ardatz.