Tamalez, euriak ez du Getariako konpartsa errespetatu, eta moilan egindako emanaldia ia amaitu arte aguantatu badu ere, dantzariek tantapean egin behar izan dituzte frontoirainoko bidea zein bigarren dantzaldia. Ikusleak ere ez dira erraz beldurtu eta zenbaitek amaierara arte itxaron du aurtengo 130 parte-hartzailee baino gehiagoko taldeari merezitako txalo zaparrada emateko. 80ko hamarkadak eskatzen duenez, kolorez betetako konpartsa izan da.

Antolatzaileek, frontoiko emanaldiaren ondoren, esker hitzak izan dituzte bai laguntzen aritu direnentzat bai Isaak Aranberri koreografoarentzat.