Parte-hartze txikia izan da aurtengo baltsa lasterketan, bost ontzi bakarrik atera direlarik dike berritik. Gainera, ontzi motagatik horietako bat ez da lehian sartu. Ohi moduan, Amabirjinan salto egin behar izan du talde bakoitzeko parte-hartzaile batek; izan da atzera egin duenik. Antxerrian polboroia jan behar izan dute.

Itsas Etxera heltzen lehena Aurten e etzekau bikotea izan da. Baltsa originalena, berriz, Juan Sebastian Elcanorentzat izan da. Saltoan berdinketa egon da Gu, gu ta gu eta Akeroiak eta txipiroiak taldeen artean.