Gaur goizean, abuztuak 8, jokatu dute VII. Patata Tortilla Txapelketa 20 bikote inguruk. Frontoian, karpapean, aritu dira patatak zuritu, frijitu eta tortillak egiten. Erabakia hartzeko garaian, berdinketa izan da bi bikoteren artean; Itziar Lasalde, Josu Manterola eta Josu Zubillagak osatutako epaimahaiak berriro probatu behar izan dituzte bi tortilla.

Azkenean Nerea Lasa eta Oihan Manterola izendatu dituzte garaile, Onditz Galdos eta Ninbe Uranga bigarren, eta Kizkitza Olaizola eta Sara Etxegoien hirugarren.