Goizeko euri zaparradek zalantza asko sortu badituzte ere, Harritarten egingo da herri bazkaria. Hastear da, 14:30erako baitago programatua. Marmitakoa izango da jateko, gehiena XXIII. Marmitako Txapelketako parte-hartzaileek egina. Guztira, 37 bikotek hartu dute parte lehiaketan eta epaimahaia izan dute begirale. 13:30ean hasi da Emeterio Urrestik, Mari Karmen Beobidek, Gloria Andreanok eta Jose Luis Estebanek osatutako epaimahaia Berdura plazan zeuden lapiko guztiak, banan-banan, ikuskatu eta probatzen. Bazkalondoren jakinaraziko dute hartu duten erabakia.