Ekitaldi gastronomikoak jaietako ardatzetako bat dira gurean, gaur marmitakoa prestatzen dabiltza herritarrak, herenegun txahala banatu zen eta atzo, berriz, hegaluzea parrilan probatzeko aukera izan zuten frontoira hurbildu zirenek. Ibili zen jendea bai, eta Kale Nagusian ere nabari zen. Haietako zenbait plazara lekualdatu ziren gero Amaia Agirre eta Julio Soto bertso kantari ikusteko. Getariarekin duten loturaz aritu ziren, besteak beste. Arratsaldeko ekitaldien artean, haurrentzako Payaso Fainak dantzan jarri zituen txikienak.