Oporrak amaitu zaizkigu eta kurtso berriarekin batera txoko honi emango diogu hasiera. Getariarroi musika eskolaren berri emateko asmoz saiatuko gara musika hitzetara ekartzen, egiten duguna zabaltzen.

Ateak ireki ditugu eta aurten ere gogotsu gatoz. Zuk ere musika eginez gozatu nahi duzu? Haur, gazte zein heldu, musika zaletasunak ez baitu adinik, gerturatu zaitez kulturetxeko lehen solairura. Matrikulazioa irekita izango dugu aste osoan zehar.

Iraileko lehen bi asteetan bulego ordutegia goizez izango da, astelehenetik ostegunera (9:00-12:00).

Dagoeneko lagun zaituztegunokin berriz, datorren astean jarriko gara harremanetan instrumentuetako ordutegiak osatzeko.

Gogoratu klaseak irailaren 16an hasiko ditugula. Gogotsu gaude. Eta zuek?