Ibilbide luzea du Sergio Ruiz G-Txabarri abeslari zein musikariak mundu horretan, izan ere, zenbait disko argitaratuak ditu Eraso! eta Osso taldeekin. Orain bakarkako ibilbideari ekin dio eta Getarian, Katrapuna kantinan, ikusteko aukera izango da gaur, irailak 8. Kontzertua 19:00etan hasiko da.

Musikari zarauztarrak Enarak itzuli dira lana aurkeztuko du gaurko emanaldian, “modu intimista eta akustikoan”. Badu berezitasunik lan horrek, Gari Berasaluze aspaldiko lagunaren poemetan oinarrituta baitago.