Irailaren 16an, datorren astelehenean, hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean 11/13 makroepaiketa. Bertan, 47 pertsona epaituko dituzte Etxeraten, Jaiki Hadin, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Bitartekaritza Taldean edo Herriran egindako lanagatik.

Herritarrek babesa erakusteko, manifestazioa deitu dute larunbaterako, irailak 14, Bilbon. Beste hainbat lekutan bezala, Getarian ere manifestaziora joateko autobusa jarriko da. Harritarten egin behar da izen-ematea.