Larunbat eta igande honetan, irailak 14 eta 15, Mundubiraren Uberaren harira, Elkanoren itsasoratze jaialdia egingo da. Udalaren, herritarren eta herriko elkarteen artean antolatu dituzte asteburuan zehar dauden ekintzak. Larunbatean emango zaio hasiera festari eta igandean amaituko da.

Larunbat goizean egingo diren antxoa zein astronomia tailerretan eta gynkanan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, eta horretarako azken eguna gaurkoa da. Interesa dutenek turismo bulegora bertaratu behar dute.

Irailak 14, larunbata

  • 10:30-14:00, Arroza Elkano Erara txapelketa eta gazte eta helduentzako tailerrak: antxoa tailerra eta bestelako tailerrak Urritzaren eskutik portuan (gynkana, mural erraldoia, astronomia tailerra, Gyotaku: Itsasoa besarkatzen eta txapa pertsonalizatuak).
  • 14:00etan, bazkari herrikoia
  • 14:00etan, erromeria
  • Ondoren; haurrentzat ipuin kontalariak: Ane Azkue, Aingeru Aramendi eta Karmele Martiarena
  • 17:00etan, ur jolasak

Irailak 15, igandea

  • 12:00etan, portuan, herritarren eta motortxikien elkartzea
  • 12:30ean, ekitaldia, itunaren aurkezpena
  • 13:30ean, motortxikiekin Elkanoren Itsasoratzea

Asteburuan zehar, arrantzalez janzteko dei egin diete herritarrei.