Aste kulturalan barruan antolatutako bigarren solasaldia bihar izango da. Kofradian, 19:30ean hasita, Elkanoren garaiko Euskal Kostaldearen testuingurua izenburupean solasean arituko dira Xabier Alberdi eta Aitor Leniz. Alberdi, besteak beste, historia garaikidean dago doktoratua eta Euskal Itsas Museoko zuzendaria da; Leniz, berriz, historialaria eta arkeologoa da.

Xabier Alberdik ARTZAPEri adierazi dionez “Leniz bizkaitarra izanik eta ni gipuzkoarra, bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko gatazkatxo moduan prestatu dugu solasaldia”. Ondorengo bideo laburrean, Alberdik solasaldiaren inguruko argibide gehiago eskaintzen ditu.