2019/2020 ikasturte hasierarekin batera, martxan dira ekintza ezberdinetarako izen-emateak, tartean Katukale irakurle taldekoa eta pintura tailerrekoa. Azken urteetan bezala, Uxue Alberdik dinamizatuko du irakurle taldea, eta bi hilean behin idazle bat gonbidatuko dute solasaldietara.

Dagoeneko osatua dute urte amaierara arteko programazioa; ekainera bitartekoa azaroan osatuko dute parte-hartzaileekin:

  • Irailaren 26an Albert Camusen Arrotza liburua aztertuko dute.
  • Urriaren 24ean Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez landuko dute idazlearekin batera.
  • Azaroaren 26an Fleur Jaeggyren Proleterka aztertuko dute.
  • Abenduaren 19an Xabier Gantzarainen Zuloa landuko dute.

Izena emateko Getariako udaletxera joan edo 943 896 024 telefono zenbakira deitu daiteke. Prezioa 30 eurokoa da.

Pintura tailerra

Irakurle taldearen lehen saioaren egun berean amaituko da pintura tailerrean izena emateko aukera. Manuel Fernandesek jarraituko du taldearen gidaritzan, eta gutxieneko lagun kopuru bat ezinbestekoa da ikastaroa emateko. Jarduna zehazteko bilera egingo dute irailaren 26an, 18:00etan, Alhondigan.

Bitartean informazio gehiago eskuratu edo izena eman nahi dutenek udaletxean egin dezakete (943 896 024 edo kultura@getaria.org).

 

Argazkia: Getariako Udal Liburutegia.