Herriarekin lotutako zenbait kanta kaleratu ditu Ihes talde getariarrak azken hilabeteetan, Zein da? edo Ereserkia kasu. Bertako gai bati heldu dio orain ere, puri-purian dagoen Juan Sebastian Elkanori, hain zuzen ere. Aste honetan jarri dute Gure heroia izeneko kanta sare sozialetan.