Keta kirol elkarteko saskibaloiko eta futboleko taldeek asteburu honetan emango diote hasiera denboraldiari. Oraintxe izango dute aurredenboraldi guztian egindako lana erakusteko aukera.

Keta Babyauto Sharks saskibaloi taldeak etxean jokatuko du bihar, irailak 14, 18:00etan hasita, Getariako Sahatsaga kiroldegian izango da norgehiagoka, Donostiako Alde Zaharra K.K.E aurkari duela. Futboleko Gorengoen mailan diharduen Keta Futbol Taldeak, berriz, igandean, irailak 15, 17:00etan, jokatuko du denboraldiko lehen partidaa. Billabona FKE izango dute aurkari eta haren futbol zelaian lehiatuko dira, Villabonan, beraz.