Elkanoren Itsasoratzea jaialdiaren inguruan antolatutako azken ekitaldiaren amaieran eman dute jakitera pasa den astean martxan jarritako mundubiraren erakusleiho lehiaketako irabazlea. Horrela, Sevilla gaitzat hartu zuen Moma arkitekturako ordezkariak jaso du saria. Herritarrek erabaki dute irabazlea, astebetez botoa emateko aukera izan baitute ARTZAPEren webgunean.

Moma arkitekturaren erakusleihoa.

 

Momak irabazlearen saria jaso aurretik, lehiaketan parte hartu duten negozioetako ordezkari guztiek jaso dute oroigarri bana eta herriko jatetxe baterako afaria zuen gutunazala. Horrela eskertu nahi eta goraipatu nahi izan dute Getariako merkatarien parte-hartzea.