Getariako Udalak bando baten bitartez jakinarazi duenez, aste honetatik aurrera, Alde Zaharreko kaleak ixten direnean, Arnao Jenerala kalean pibotea jarriko da. 8 zenbakidun etxearen parean ezarriko dute, “kontrako aldetik ibilgailurik sar ez dadin”.

Udal ordezkariek adierazi dute “inguruan sortutako arazo eta kalteak bitarteko” hartu duela Udalak neurri hau.