Apirilean ikusi ahal izan zen lehen aldiz Getarian Basotik itsasora dokumentala. Beñat Gerekaren lanak errefuxiatuak ditu jomugan, eta duela hamarkada batzutakoen zein gaur egungoen egoera hartu du aintzat irudietan nahiz elkarrizketetan.

Herriko lehen emanaldian Iturzaeta Herri Eskolako aretoa jendez bete bazen ere, zenbait getariar dokumentala ikusi gabe geratu ziren. Haiek bihar, irailak 20, izango dute aukera berri bat, izan ere, 21:30etik aurrera, Katrapuna plazako kantinan emango dute.

 

Lotutako albisteak: