Fuimos los primeros. Magallanes, Elcano y la primera vuelta al mundo erakusketa inauguratu dute gaur goizean Madrilen, Espainiako Armadaren Kuartel Nagusian dagoen Itsas Museoan. Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak parte hartu du ekitaldian; Gora Elkano abestu du.

Ekitaldian izan dira Felipe VI. Espainiako erregea, Carmen Calvo jarduneko presidenteordea eta Margarita Robles jarduneko Defentsa ministroa, besteak beste. Getariarrek beraiekin argazkia atera dute, armadaren sare sozialetan argitaratu dutenez.