Datorren asteartean eta ostegunean, irailaren 24an eta 26an, Getariako Sahatsaga kiroldegian, Judo Eskolak probatzeko aukera izango da. Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara bitarteko haurrentzat bideratutako ikastaroa da, eta ate ireki hauekin batera, ikasturte berriari hasiera emango diote.

Saioak asteartetan eta ostegunetan izango dira ondorengo ordutegiarekin: HH4 eta HH5 16:30etik 17:33era; eta LH1, LH2 eta LH3 17:30etik 18:30era.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 688 66 28 08 telefonora (Nahikari) edota idatzi getariajudoeskola@gmail.com posta elektronikora.