Igande honetan, irailaren 22an, 19:00etan hasita, Katrapuna plazan egingo dira, laugarren urtez jarraian, bertso paper musikatuak. Bertso saioa Alamedatik Habanerara Getariako bertso eskolak antolatu du, eta aurkezle lanetan Ibon Iribar Kortxo arituko da.

Honakoek hartuko dute parte saioan: Amets Aizpurua, Amagoia Iturralde, Ane Ezenarro, Nerea Kamio, Uxune Areizaga, Danel Olano, Joseba Otaegi eta Jon Ander de la Hoz. Musikariak, berriz, Libe Goenaga eta Kattalin Zubizarreta izango dira.