Irailaren 27an, 16:30ean, Getariako Musika Eskolan saio ireki bat gauzatuko dugu 2017an jaiotako haurrentzat eta beraien familientzat. 

Musikaz gozatzeko edozein adin da egokia. Horregatik, Getariako Musika Eskolak eskaintza zabaldu nahi dugu eta bi urteko haurrei zein beraien familiei horretarako espazioa eskaini nahi diegu. 

NOLA? Astean behineko tailerrekin. Haurra eta erreferentziazko heldu batek parte hartuko dute saio hauetan. Bertan, musika bitarteko izanik, haurrek hainbat estimulu jasoko dituzte eta garapen integral batean lagunduko dioten adimen trebetasunak edota psikomotrizitatea landu ahalko dituzte. Horrez gain, haurraren eta helduaren arteko harremana indartu eta estutzeko baldintzak eskainiko ditugu. 

NORENTZAT? 2017an jaiotako haurra eta beraien erreferentziazko heldu batentzat. Haurrak hasieratik jasoko ditu hainbat estimulu eta pixkanaka helduek ere hainbat gauza ikasiko dituzte; hala nola, jolas eta estimulazio mota desberdinak, kantu mota anitzak, harremana eraikitzeko estrategia musikalak, etab.

ZERGATIK? Ikertzaile askok sakon ikasi dituzte musika hezkuntza haurtzaroan hastearen onurak, umearen garapen integrala lortzen laguntzen baitu. Haurraren lehenengo urteak premiazkoak dira garunaren garapenerako eta musika erreminta paregabea da umearen garapen horretan parte hartzeko, izan ere, garapen kognitiboa, psikomotorra eta afektiboa, sozializazioa eta komunikazioa sustatzen ditu.  

NOIZ? Interesa izan dezaketen familiekin lehen kontaktua egiteko saio ireki bat antolatu dugu irailaren 27an, 16:30ean, Musika eskolan. Bertaratu nahi duenak aurrez izena eman beharko du bulegoan edo ondoko helbide zein telefono zenbakien bidez gurekin harremanetan jarriz.

Emailak:  elkanomusikae@gmail.com , getamusika@gmail.com    Telefono zenbakia: 688 84 20 49

MUSIKAZ ERE GOZA DEZAKEGULAKO FAMILIAN!