Pasa den asteko Argia aldizkarian getariarrek zer esana eman dute. Bi kultur kritika agertzen dira eta biek getariarrek sortutako proeiektuez dihardute. Aste honetan esan bezala, bata Aritz Aranburu getariarra kide den Arrotzak taldearen azken diskari egindako kritika da; bestea, berriz, Gari Berasaluze idazle eta kazetari getariarraren azken poema liburuaren kritika.

Igor Estankona idazle bizkaitarrak egin du Berasaluzeren azken lanaren kritika. Enarak itzuli dira liburuak getariarrak urteetan zehar egindako poemak biltzen ditu, zehazki 35. Estankonaren arabera “intimitate publiko bat landu du poetak orrialdeotan. Oparitu digu beraz liburu bat ederra, inarrosi dizkidana gure belaunaldiaren memoria eta borroka galduak”. Kritika Argiaren webgunean duzue eskuragarri.

Hala ere, Enarak itzuli dira Sergio Ruiz G. Txabarri Serge musikariaren eta Berasaluzeren arteko proiektu bateratua izan da. Izan ere, izen berarekin eta aldi berean, disko bat eta liburu bat argitaratu dituzte. Disko horretan, Sergek 35 poema horietatik zortzi musikatu ditu.

Argazkia: Urola Kostako Hitza