Kontserbazioaren eta Zaharberritzearen Europako eguna aitzakiatzat hartuta, bihar hasi eta ostirala bitartean, 12:00etatik 12:30era, Cristobal Balenciaga museoko Bilduma sailak kontserbatzeko, zaharberritzeko eta erakusteko ezarri dituen protokoloak azalduko ditu. Saio berezi horien helburua kontserbazioaren eta zaharberritzearen inguruko ezagutza zabaltzea da.

Horretarako, kontserbatzaileak edota zaharberritzaileak pieza bat museora sartzen denetik hura erakusketan kokatzen den arteko prozesuak erakutsiko ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan museoarekin 943 00 88 40 telefonora deituta edota info@cristobalbalenciagamuseoa.com posta elektronikora idatzita.