Asteburuan, Gelato World Tour txapelketako kanporaketetako bat jokatu dute Bartzelonan. Izozkigileen artean zen Getariako Dona Doniko Fernando Alberdi, orain arte hainbeste poz eman dion mangoa eta Ezpeletako piperrautsarekin egindako izozkiarekin. Bigarren izan da lehian.

Epaimahaiak zein publikoak erabaki dute, ostiraletik igandera bitarteko ekitaldian, zeintzuk izan diren izozkirik onenak. Lehenengoek puntuazioaren %60 erabaki dute eta bigarrengoek, berriz, %40.

Bartzelonan lortutako emaitzari esker, 2020an jokatuko den Espainiako finalerako sailkatu da Alberdi. Han puntuaziorik onena lortzen duten bi izozkigileak Italian egingo den munduko txapelketan izango dira.

 

Lotutako albisteak: