Arratsaldeko 15:00ak heltzear zirela egin du Alvaro de Marichalarrek geldialdia Getarian. Hainbat lagunekin batera, loradun koroa bat eta zenbait bandera zekartzan Elkanori eskaintzeko.

Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, harrera egiteko eskatu zion Udalari atzo baina uko egin zioten. Hala ere, bisitan izan da udaletxean eta alkatearekin iritziak trukaketa izan du. ARTZAPEri jakinarazi diote zenbait bandera eskatu dituela baina ez zaizkiola eman.

Bisitaren ondoren, plazako Elkanoren estatuaren aurrean geratu da, hark egindakoa goraipatzeko. Bertan zen bisitari kataluniar bati eskua luzatu badio ere, honek ukatu eta elkarrizketa labur bat izan dute. Elkanoren monumentuan lore eskaintza egitera joan da gero.

Elkano eta Magallanesek egindakoa eredu hartuta, Numancia izeneko ontzian munduari buelta ematen ari da Marichalar. Joan den abuztuaren 10ean irten zen Sevillatik, eta gaur Donostiara helduko da.