Itsasotik Herrira ekimena eskualdeko kultura-ondarea gorde, transmititu eta lantzeko sortutako proiektua da. Lehengo urtean Getarian egin zen, aurten, berriz, Zarautzen izango da. Gaur eta bihar, 20 ekimen inguru eskainiko dituzte Zarauzko hainbat gunetan. Eskaintza zabala izango da; hasi haurrentzako tailerretatik eta musika, dantza edota antzerki ikuskizunetara.

Ekimen horietako batean, Getariako Salbatore Deuna abesbatzak ere parte hartuko du. Larunbatean, 20:15etik aurrera, Zarauzko Parrokian eskualdeko abesbatzen lehen topaketa egingo da. Salbatore Deuna abesbatzak Salatxo eta Zarauzko abesbatzekin partekatuko du oholtza. Guztira 120 pertsona baino gehiago taularatuko dira.

Asteburuko programazio osoa