Bihar, urriak 13, hasiko da Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketa. Emakumeen ligan hamar talde lehiatuko dira eta gizonezkoenean hamabost. Horien artean izango dira Getariako bi: Balearri-Elkano lehenengoan eta Indaux bigarrengoan.

Lehen jardunaldia 10:15ean hasiko da eta hauek izango dira partidak:

Berrikuntzak antolakuntzan

Aurreko denboraldiaren amaieran, Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketa antolatzen zuen taldeak ardurak uztea erabaki zuen. Horregatik, antolatzaile berriak ditu orain, eta hainbat berrikuntza egin dituzte, horietako batzuk arautegian. Ondorioz, gizonezkoen partidatan nahi adina aldaketa egin ahal izango dituzte; emakumeek lehendik zuten sistema jarraituko dute hortaz. Gainera, bi ligetan 40 minutuko zatiak jokatuko dituzte, partida guztiak batera hasi eta amaitzeko.

Emakumezkoen ligan, kanporaketan berdindutakoan, bost penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak, eta ez hiru, orain arte bezala.

Txartelei dagokionez, orain arte isun ekonomikoa izaten zuten jokalariek txartel gorria jasotzeagatik, partidara ez agertzeagatik, epailerik ez izateagatik eta abar. Hemendik aurrera, taldea izango da kaltetua, sailkapeneko puntuak kenduko baizaizkie zigor gisa. Jokalariek bost txartel pilatzen dituztenean, berriz, hurrengo partida jokatzeko aukera galduko dute, baina kanporaketetan zerora itzuliko da txartel kopurua.