Tonpe Guraso Elkarteak bultzatuta, margotzen pasa dute goiza herriko umeek, Pintura Eguna ospatu baitute. Zenbait mahai jarri dituzte Berdura plazan eta han aritu dira material ezberdinekin pintatzen. Haurrei laguntzeko aitzakian, gurasoak ere margotzen zein maskarak mozten aritu dira. Gainera, aztarna utzi dute herriko plazan, amalurra zaindu leloa idatzi eta zuhaitza marraztu baitute klarionarekin.