Gaur goizean eman du ezagutzera Espainiako Auzitegi Gorenak Katalunian 2017ko urriaren 1ean erreferenduma egiteagatik epaitutako bederatzi buruzagi independentisten aurkako ebazpena. Sedizio delituagatik zigortu ditu behin-behinean espetxean zeuden Oriol Junqueras, Raul Romeva, Joaquin Forn, Jordi Turull, Jordi Rull, Dolors Bassa, Carme Forcadella, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart; bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri dizkie Auzitegiak. Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras desobedientziagatik zigortu ditu, eta ez dute kartzelara joan beharko.

Epaia jakin ondoren, Gure Esku Dagok mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko herri ugaritan. Getarian ere ebazpena salatzeko elkarretaratze zaratatsua egingo dute, 19:00etan, plazan.