Astero bezala, “pentsio duinak” eta “1080€ gutxienez” aldarrien artean, pentsiodunak Getariako plazan bilduta zeuden. Abuztuan etenaldia egin ondoren, irailean, berriro ere, elkarretaratzeekin jarraitu dute.

Lehen ostegunetan elkartzen ziren, baina orain, astelehenetan, 11:45ean. Gainerako herrietan astelehenetan biltzen direlako aldatu dute getariarrek elkarretaratze eguna. Oraingoz, politikariek erantzunik eman ezean behintzat, biltzen jarraitzeko asmoa dute.

Bestalde, Bilbotik eta Rotatik (Cadiz) Madrilerako bideari oinez ekin zioten pentsiodunak bihar dira Madrilera heltzekoak. Aurreikuspenen arabera, 18:00ak inguruan iritsiko dira. Egun hauetan zehar, Madrilen hainbat elkarretaratze egingo dira, eta guztien helburua pentsio duinak aldarrikatzea da. Oraingoz, pentsioek urtero %25eko gutxieneko igoera izaten dute. KPIaren igoera kontutan izanda, pentsioen igoera horrekin pentsiodunek eroste ahalmena galdu egiten dute. Mugimendu hauekin guztiekin neurri berriak eskatzen dituzte.

(Argazkia artxibokoa da).