Gure Esku Dagok deituta, elkarretaratzea eta manifestazio zaratatsua egin zuten hamarnaka herritarrek, atzo iluntzean, Getarian. Plazan bildu ziren Erreferenduma ez da delitua zioen kartelarekin eta Kataluniako hainbat bandera soinean zeramatzatela.

Hileta zenez, elkarretaratzearen hasieran irakurri zuten adierazpena eta Kataluniako auzian zigortutakoak ez ezik, Altsasuko gazteak izan zituzten gogoan. Ondoren manifestazio zaratatsuari ekin zioten Elkano kaletik; partaideak lapiko tapa, edalontzi, txistu eta bestelakoekin ibili ziren.