Ketako asteburuko partiduei gaur emango dio hasiera areto futboleko taldeak. Denboraldi honetako bigarren jardunaldia izango da gaurkoa. Partidua 21:45ean hasita Anoetako Abraham Olano kiroldegian izango da eta bertako taldearen aurka jokatuko dute.

Bihar, larunbata, Ketako beste bi taldeek dituzte partiduak. Futboleko taldeak 17:30ean emango dio hasiera norgehiagokari. Getariako taldeak Mendibeltz futbol-zelaian, etxean, jokatuko du. Lehengo astean berdinketa eskuratu zuen Oriokoren aurka, baina hala ere, sailkapeneko azkenengo postuan dago. Saskibaloiko taldeak ere etxean jokatuko du. Lehiari 18:00etan ekingo diote eta Bergarako taldea izango dute aurkaria. Denboraldian, Keta Babyauto Sharks lan txukuna ari da egiten eta sailkapenaren erdialdean dago.