Egunean Behineko lehiaren lehenengo astea gogorra izan da. Astean zehar, sailkapenean gorabehera ugari izan dira, baina azkenean TxantxiDotore erabiltzailea izendatu da garaile. 508.18 punturekin lortu du asteko garaipena, eta gainera, garaipen argia izan da; izan ere bigarrenari 33.64 puntutako aldea atera dio. Bataz beste asmatutako galdera kopurua 8.43 izan da eta erabilitako bataz besteko denbora 51.43 segundo.

Horrenbestez, datozen asteetan gainditu beharreko puntuazioa 508.18koa izango da. Zorte on parte hartzaile guztiei eta zorionak TxantxiDotoreri!