Ez-ohiko batzarra egin dute gaur, urriak 21, Getariako udaletxean. Hastearekin batera, udalbatzarren data berria zehaztu dute: bi hiletik behin egingo dituzte, azken asteko asteartetan, 19:30ean.

Ondoren, azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetako mahaikideen zozketa egin dute eta hauei egokitu zaie:

1_u mahaia:

  • 15960021E – Mahaiburua
  • 72525349R – 1. mahaikidea
  • 72444359V – 2. mahaikidea
  • 44143001K – Mahaiburuaren 1. ordezkoa
  • 34107771J – Mahaiburuaren 2. ordezkoa
  • 72444349F – 1. mahaikidearen 1. ordezkoa
  • 44145380P– 1. mahaikideraen 2. ordezkoa
  • 72444371Y – 2. mahaikidearen 1. ordezkoa
  • 72444452H – 2. mahaikidearen 2. ordezkoa

2_A mahaia:

  • 72458780V – Mahaiburua
  • 44152930Z – 1. mahaikidea
  • 34107499V – 2. mahaikidea
  • 72435570Z – Mahaiburuaren 1. ordezkoa
  • 78889940D – Mahaiburuaren 2. ordezkoa
  • 44979495M – 1. mahaikidearen 1. ordezkoa
  • 15988292A – 1. mahaikideraen 2. ordezkoa
  • 72540225L – 2. mahaikidearen 1. ordezkoa
  • 72458759L – 2. mahaikidearen 2. ordezkoa

2_B mahaia:

  • 44333503Z – Mahaiburua
  • 44145926W – 1. mahaikidea
  • 44670714E – 2. mahaikidea
  • 15950231F – Mahaiburuaren 1. ordezkoa
  • 72458800Z – Mahaiburuaren 2. ordezkoa
  • 34098962J– 1. mahaikidearen 1. ordezkoa
  • 72569509R – 1. mahaikideraen 2. ordezkoa
  • 72545526F – 2. mahaikidearen 1. ordezkoa
  • 44171790Z – 2. mahaikidearen 2. ordezkoa
Sorospen zerbitzuen inguruko mozioa

EH Bilduk mozioa aurkeztu du hondartzetako sorospen zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzea eskatzeko. Ibon Gereka bozeramaileak azaldu duenez, gaur egun Getariako Udalak 135.000 euro bideratzen ditu zerbitzu horren kudeaketara, datorren urtean inbertsioetarako aurreikusten diren 220.000 euro ingururen zati handi bat.

Mozioan jasota geratu da izapideen aldaketa egin bitartean Getariako Udalak jarraituko duela kudeaketan, baina Aldundiaren finantzaketarekin. Horrekin batera, eskatu dute behar diren kontratu eta hitzarmenetan foru araua ezartzeko.

Aitor Urresti, EAJko bozeramaileak, adierazi du “gauza generiko asko” daudela mozioan eta horretara heldu aurretik beste lanketa batzuk egin behar direla. Era berean, kudeaketarako dirua Aldundiaren Foru Funtsetik kentzeko arriskuaz ohartarazi du eta eskatu “Udal Gobernuak planteamendu serio bat ekartzea hau nola bultzatuko luketen” jakiteko.

EH Bildukoen aldeko sei botorekin eta EAJko bosten abstentzioarekin, aurrera egin du mozioak.

Ordenantza fiskalak %1,5 gora

Nahia Iturbe Ogasun zinegotziak aurkeztu ditu 2020rako ordenantza fiskalen aldaketak. Zerga guztiak %1,5 igotzea proposatu du. Gainera, “etxebizitza lehen mailako beharrak asetzeko” direla argudiatuta, etxebizitza hutsei zein bigarren eskuko eta hutsei %50eko gainkarga aplikatzea proposatu du. Horrez gain, obra handien espedienteak izapidetzeagatik 400 euro kobratuko ditu Udalak. Amaitzeko, hilerriko zerbitzuak bere horretan utziko dira.

Urrestik desadostasuna agertu du KPIa erreferentzia gisa erabili izanagatik. Etxebizitzen gainkargari dagokionez, berriz, azterketa baten beharra nabarmendu du, jakiteko 2012an %25a aplikatu zenetik gaur arte zein eragin izan duen. “Ikusita elementu objektiborik ez dagoela, ez dugu ulertzen zergatik dagoen igo beharra, %25ak lortu ez duena %50ak lortuko al du?”.

Bildukoen baiezko botoekin eta EAJkoen ezezkoekin, aurrera atera da neurri hau ere.

Udalbatzarra amaitzeko, 2018ko ekitaldi ekonomikoko kontu orokorrak onartu dituzte aho batez.