Pasa den astelehenean, urriaren 21ean, Getariako Udalak Ez-ohiko Osoko Bilkura egin du. Bertan, EH Bilduren baiezko bozkarekin eta EAJren abstentzioarekin, Aldundiak Getariako hondartzen sorospen zerbitzuak kudeatzearen mozioa onartu da. Getariako Udalak adierazi du herriari sorosleen zerbitzuen ordainketak desoreka eragiten diola: “hurrengo urterako sorosleen gastua 135.000 €-koa izango da, aldiz, herriko inbertsio desberdinak gauzatzeko 219.000 €-ko diru sarrera izango dugu”.

Udalak Bizkaian dagoen eredua proposatu du; izan ere, han, hondartzetako sorospen zerbitzuak ordaintzeaz Bizkaiko Foru Aldundia arduratzen da. Zerbitzu hauek Gizpuzkoako Foru Aldundiak ordainduko balitu udalaren “inbertsitarako gaitasuna 349.000 €”-koa izango litzateke.