Anne Etchegoyen – Lex voix basques (Euskal Ahotsak)

Jendeak dagoeneko ezagutzen du Anne Etchegoyen, Iparraldeko abeslari bikaina. Bere musikarekin eta ahotsarekin herrialde askotako jendea liluratu egin du; izan duen arrakasta handiaren datuek hori erakusten digute: 70000 diskotik gora salduak, horietatik urrezko diska bat eta Mikel Laboaren Txoria txori bertsioaren klipak millioi bat baina bixita gehiago jaso ditu. Iparraldeko ahotsak beti izan ohi dira ahots apartak eta Annek hori erakusten du musika munduan egin duen ibilbidearekin.

Lex Voix Basques diskoan euskarazko abesti ospetsuenetarikoen bertsioak eskaintzen ditu eta lan honekin maila gorenera eraman du bere ibilbide artistikoa Mikel Laboa edo Benito Lertxundi bezalako autore klasikoak txandakatzen ditu, berak egindako konposaketekin eta mota ezberdinetako musika garaikidearekin. Gainera, Baionako Aizkoa koruaren laguntza oso baliotsua gertatu zaio horretarako.

Anne Etchegoienek estatu frantziarrean ez ezik, handik kanpo ere arrakasta izan du, eta Argentinan, Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian ere eman ditu kontzertuak. Eta noski, Euskal Herrian etengabe ari da lan horretan.