Singular Dendak izendapena duten Gipuzkoako 130 establezimendu baino gehiagok parte hartzen duten Ni Singular Naiz kanpaina aurkeztu dute. Urola Kostatik Singular Dendak izendapena duten establezimenduak zortzi dira: sei Azpeitikoak eta bi Getariakoak. Ekimenean Getariako Glu glu eta Salanort saltokiak ari dira kanpainan parte hartzen.

Kanpainaren helburua tokiko merkataritza sustatzea da; horrez gain, “Singular Dendak marka arlo sozialean oinarritzat dituen balioetan posizionatzea eta bertako komertzioak balio erantsia eskaintzen diola baloratzen duen bezeroarekiko konplizitatea sortzea” ere bai. Horretarako, saltoki bakoitzak identifikatzen duen zerbitzua edo produktua aukeratu du eta bezeroen artean zozeketatuko ditu.

Itziar Alduntzinek aurkezten duen Gipuzkoako Kale Nagusia programak (Onda Vasca) egunero helarazten dizkie entzuleei ekimenean parte hartzen ari diren komertzioekin lotutako galderak, eta zozketa egiten dute erantzun zuzena ematen duten entzuleen artean. Kanpaina pasa den ostegunean, urriaren 31ean, jarri zen martxan eta datorren osteguna, azaroaren 7a, arte luzatuko da.