Hamburgoko NDR Elbphilharmonie Orchestra Donostiako Kursaaleko auditorioan izango da eta Getariako Udalak bertara joateko autobusa antolatu du. Orkestra filarmonikoaren kontzertua, 20:00etan hasieta, gaur zazpi, azaroaren 12an, izango da. Getariako geltokitik autobusa 18:50ean irtengo da. Autobusa doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da; horretarako, datorren osteguna, azaroaren 7a, baino lehen egin behar da erreserba 943 140 957 telefonora deituta edota info@getariaturismo.eus posta elektronikora idatzita.

Kontzerturako sarrerak, berriz, Kursaaleko webgunetik erosi behar dira. Bestalde, Kursaal eszenak langabetuentzat eta 30 urtetik beherako gazteentzat eskaintza berezia egiten du, eta sarrerak, soilik, hiru euro balio ditu. Horretarako, Getariako Udalak eskuragarri jarri duen telefonora deituta (943 140 957), sarrera erreserbatzea ezinbestekoa da. Kontzertuaren egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu beharko du.

NDR Alemaniako orkestra esanguratsuenetariko bat da, eta honako hau ez da Donostian jotzen duen lehenengo aldia izango. Izan ere, orain dela bi urteko Musika Hamabostaldian ere bertan izan zen. Datorren astearteko kontzertuan Alan Gilbert izango da zuzendaria eta Leonidas Kavakos biolinista arituko da bakarlari gisa. Bartoken biolinerako 2. kontzertua eta Brucknerren 7. sinfonia joko dituzte.