19:00etan hasita LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala eskainiko dute. Dokumentalak Lourdes Olangua, Lou Olangua izen-deituraz ezagunagoa, zarauztar rock abeslariaren ibilbidea kontatzen du.

Olangua Zarautzen jaio zen 1960ko abenduaren 15ean eta orain dela sei urte, 2013ko urtarrilaren 12an, hil zen. Bera izan zen euskal rockeko lehenengo emakumeetako bat. Humedecidos, Ok Korral eta Las lagartas taldeko abeslaria izan zen eta Lusty Men eta The Covers taldeekin ere hainbat elkarlan egin izan zituen.