Azkenean, Getariatik autobus bat irteteko behar adina pertsona elkartu dira eta beraz, igandean, azaroaren 10ean, Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa egongo da. Hasiera batean, irteera ordua 08:45ean zen, baina kirolariek eskatuta, azkenean, 07:45ean irtengo da.

Oraindik, bihar goiza arte eman daiteke autobusean izena. Kiroldegira bertara joanda apuntatu daiteke, baita 943 140 432 telefonora deituta edota kirolgune@hotmail.com posta elektronikora idatzita. Izena emateak 12€ balio ditu.

Argazkia: Behobia-San Sebastián