Horixen da Eguzki argitan kantua Eñaut Elorrietak bere disko berriaren aurrerapen kantu gisa sare sozialetan aurkeztu duen abestia. Bihar, azaroaren 8an, ordea, Elkar diskoetxeak gernikarraren azken lana osorik kaleratuko du: Irteera argiak. Honako hau bakarlari gisa plazaratzen duen bigarren diskoa izango da. Deserriko kantak bakarkako lehen diskoa kaleratu zuenetik, jada, sei urte igaro dira. Tartean Harian proiektua sortu zuen Kaabestri String Ensemblerekin, eta oraingoan, berriro ere, bakarlari bideari heldu dio.

Jada, Irteera argiak bira berriko kontzertuak prestatzen ari da Elorrieta eta data batzuk zehaztuta ditu: azaroak 22, Andoain (Bastero); azaroak 24, Urruña (Iturbidea); abenduak 1, Bilbo (Arriaga): abenduak 22, Donostia (Victoria Eugenia).