Hauteskunde orokorrak direla eta, asteburuan zehar Berdura plaza itxi egingo dute. Gaur, azaroaren 7a, goizean, hauteskundeetarako beharrezkoak diren materialak jartzen hasi dira: hauteslekuko mahaiak, botoa ezkutuan hartzeko kabina… Iganderako dena prest eduki ahal izateko gaur arratsaldetik aurrera eremua itxita geratuko da.

Igandekoak urte honetan egingo diren bigarren hauteskunde orokorrak izango dira. Apirilaren 28an egin ziren lehenak, baina alderdi politikoen arteko adostasun eza dela eta, errepikatu egin behar izan dituzte. Bi bozka eman daitezke; alde batetik, diputatuen kongresurako hautagaiak aukeratzeko eta bestetik, senaturakoak hautatzeko.